XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zergatik ezin dugu arasa arrunt bat izan?

- Kontuan izan zenbat lan aurreratzen digun -esan zion Narraski-Saski andreak. Ez diagu sekula ontzirik gorde behar izaten. Gure ordez berak egiten dik.

- Gure ordez -errepikatu zuen Percyk. Zer esan nahi duzu? Nik egiten dut-eta etxeko lan guztia. Zuek biok oso lanpetuta ibiltzen zarete beti.

- Hori gezurra duk -esan zion Narraski-Saski jaunak. Nik garbitu nitian ontziak bart.

- Lan kaskarra egin zenuen ba -aurka egin zion Percyk. Erdi itsua zeunden txabolan izandako leherketagatik eta zikin-zikinak utzi zenituen platerak. Horregatik dago arasa haserre. Ez zaizkio ontzi zikinak gordetzea gustatzen.

- Beste leherketa bat izan al zen? -galdetu zuen Narraski-Saski andreak. Nik ez nuen ezertxo ere entzun.

Percyk salatari begiratu zion.

- Zure rock and roll disko zahar guztiak garrasi batean zenituelako -bota zion.

- Buruhausterik-Gabeko-Teontzia berriz ere lehertu egin zen -azaldu zion Narraski-Saski jaunak. Zulo txiki bat besterik ez zuen egin teilatuan.